XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste alde batera begiratzen zuen eta aspertua zirudien.

Erlijiolariak latinezko bertsoak esanaz karraka bati eragiten zion.

- Zergatik utzi diozu hiltzen?- galdetu zuen Colinek.

- O!- esan zuen Jesusek.

Ez ezazu latarik eman.

Egoera atseginago bat bilatu zuen bere iltzeetan.

- Hain zen eztia - esan zuen Colinek.

Inoiz inori kalterik egin gabea zen, ez obraz eta ez pentsamenduz.

- Horrek erlijioarekin zer ikusirik ez dauka - esan zuen Jesusek ahozabalka.

Burua astindu zuen bere arantzazko koroea lekuz aldatzeko.

- Ez dakit zer egin dugun - esan zuen Colinek.

Ez genuen horrelakorik merezi.

Begiak itxi zituen.

Jesusek ez zuen erantzun.

Colinek begirada jaso zuen berriro.

Jesusen bularra eztiro eta erregularki mugitzen zen.

Begiak itxirik zeuzkan, eta Colinek haren sudurzuloetatik zurrumurru atsegin bat entzun zuen, asetako katu baten antzekoa.

Une horretan Erlijiolaria saltoka ari zen, hanka baten gainean aurrena, bestearenean gero, eta tubo batean putzegin zuen, eta elizkizuna bukatu egin zen.

Erlijiolaria aurrena atera zen elizatik eta sakristiara itzuli zen iltzedun oinetako lodi batzuk jaztera.

Colinek, Isisek eta Nicolasek irten zuten eta kamioiaren atzean itxoiten gelditu ziren.

Orduan Sakristaua eta Sankolitoa agertu ziren luxuzko soineko zuriz jantzita.

Colini builaka eraso zioten eta basatiak bezala hasi ziren kamioiaren inguruan dantzan.

Belarriak itxi zituen Colinek, baina ezin zuen ezer egin, pobreen hileta egiteko tratua egin zuen, eta mugitu ere ez zen egin harrika eman ziotenean.